Albisteak https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Tue, 26 Feb 2019 23:08:32 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) Izaera soziala izan duen Euskal Encounterrak agur esaten du gaur lau egun frenetikoren ostean https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1563-izaera-soziala-izan-duen-euskal-encounterrak-agur-esaten-du-gaur-lau-egun-frenetikoren-ostean.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1563-izaera-soziala-izan-duen-euskal-encounterrak-agur-esaten-du-gaur-lau-egun-frenetikoren-ostean.html Izaera sozialeko eskaintza zabala eta Interneterako izugarrizko konexio-abiadura izan duten lau egun frenetikoren ostean, Euskal Encounterrak agur esaten du gaur. Aurtengo partyaren dimentsioaren adibide dira honako datuak: 50.600 metro koadroko espazioa eta segundoko 60 gigabiteko abiadura lortzeko, ekitaldiak 122 kilometro sare-kable, 65 kilometro elektrizitate-kable eta 11 kilometro zuntz optikozko kable behar izan dira. Gainera, 7.200 ordenagailu elkarren artean konektatzea ahalbidetzen duten 150 switch ere beharrezkoak izan dira. 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sun, 29 Jul 2018 13:38:04 +0000
Gastronomiak eta teknologiak bat egin dute Euskal Encounterren https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1561-gastronomiak-eta-teknologiak-bat-egin-dute-euskal-encounterren.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1561-gastronomiak-eta-teknologiak-bat-egin-dute-euskal-encounterren.html “Errealitate birtuala zentzumen guztiak erne jartzen dituen motibazio-erreminta ikusgarria da eta geratzeko iritsi da”. Honela deskribatzen du teknologia hori Bilboko Etxanobe jatetxeko sukaldari Fernando Canalesek. Ostegunetik, Opengunera bertaratzen direnei doan eskaintzen die bere sorkuntza gastronomiko-teknologiko berria sukaldariak, errealitate birtualean dastamena, usaimena eta testura gaineratzeko helburuarekin, esperientzia bost zentzumenekin bizitzeko gai izan daitezen. 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 28 Jul 2018 14:13:37 +0000
Euskal Encounterrak bide erdia osatu du inoiz baino jendetsuago https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1559-euskal-encounterrak-bide-erdia-osatu-du-inoiz-baino-jendetsuago.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1559-euskal-encounterrak-bide-erdia-osatu-du-inoiz-baino-jendetsuago.html Dibertsiorako eta ikasteko aproposa den giro ikusgarria, milaka pertsona eta 150 jarduera, txapelketa eta hitzaldi inguru burutzen ari dira ostegunetik igandera Bilbao Enhibition Centerren. Ekintzez betetako bi egunen ostean, Opengunea BECaren hirugarren pabilioira zabaltzea apostu egokia izan dela nabaria da. Doakoa eta publikoari irekia den eremura gerturatzen ari diren bisitarien kopurua aurreko partyetakoa baino handiagoa dela antzematen da, gune berriari esker seguruenik. Izan ere, inoiz baino jarduera gehiago antolatzea ahalbidetzen du 15.000 metro koadroko espazio berriak.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 28 Jul 2018 14:03:56 +0000
Youtuberrak: espezializatu edo sufritu https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1557-youtuberrak-espezializatu-edo-sufritu.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1557-youtuberrak-espezializatu-edo-sufritu.html Youtuberen hazkunde izugarriaren eta plataforman ematen ari diren aldaketen ondorioz, youtuber asko espezializatzeko beharrean ikusten dira bizirauteko. Honela azaldu dute Xuri Fenton, Rodrigo Septien, Alvaro Pascual eta Jose Luis Crespo milioika jarraitzaile dituzten bideo-sortzaileek Euskal Encounterren. Youtuberrak gaur eta bihar Barakaldoko BECen egongo dira euren lanaren nondik norakoa azaltzen nahiz Youtuberen edukiaren inguruan hausnarketa egiten. 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Fri, 27 Jul 2018 16:47:11 +0000
Adingabeen ziberjazarpenaren aurrean, gurasoek online jarduera gainbegiratzea gomendatu dute adituek Euskal Encounterren https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1555-adingabeen-ziberjazarpenaren-aurrean-gurasoek-online-jarduera-gainbegiratzea-gomendatu-dute-adituek-euskal-encounterren.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1555-adingabeen-ziberjazarpenaren-aurrean-gurasoek-online-jarduera-gainbegiratzea-gomendatu-dute-adituek-euskal-encounterren.html Sexting, grooming, sextorsioa… gailu mugikorren erabilera gero eta zabalduagoa dago adingabeen artean, eta horrek familia askorentzat oraindik ezezagunak diren arrisku ugari eragiten ditu. Familiarteko segurtasun digitalean aditu den Gaptain enpresaren helburua da “mundu errealean” haurrei erakusten dizkiegun hezkuntza eta gomendioak “mundu birtualera” zabaltzea. Honela azaltzen du Euskal Encounterren baitan larunbat goizean hitzaldi bat eskainiko duen Rosa Perezek: “Egunero gure seme-alaben eskua heldu eta semaforoa berdean pasatzeko jarraibideak ematen badizkiegu, zergatik uzten diegu gero Internet bakarrik erabiltzen?”

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Fri, 27 Jul 2018 16:31:11 +0000
Euskal Encounter azkarrena martxan da https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1553-euskal-encounter-azkarrena-martxan-da.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1553-euskal-encounter-azkarrena-martxan-da.html Indar handiz hasi da aurtengo Euskal Encounterra, inoiz baino azkarragoa eta handiagoa izango den topaketa. Lau egunetan zehar, informatika gaien profesionalak eta zaleak bilduko dituen eszenatokia izango da BECa. Bertaratuko diren milaka pertsonek, eta aurreikusten diren 8.000 parte-hartzaileak, ikasteko, ezagutzak partekatzeko, ongi pasatzeko eta azken teknologia berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute sekula baino jarduera gehiago eskainiko dituen euskal festan.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Thu, 26 Jul 2018 13:02:07 +0000
Zibersegurtasuna izango da Euskal Encounter jendetsuenaren gai nagusia https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1551-zibersegurtasuna-izango-da-euskal-encounter-jendetsuenaren-gai-nagusia.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1551-zibersegurtasuna-izango-da-euskal-encounter-jendetsuenaren-gai-nagusia.html Informatika eta teknologia berrien Estatuko topaketa handienak interneteko konexio-abiadura ikaragarria eskainiko du aurten, Estatuko gainerako partyetan baino askoz ere azkarragoa. Egitarau aldetik ere, marka berria hautsiko du internet zaleen bilkurak, inoiz baino jarduera gehiago antolatu baitituzte. Horrela azaldu dute ekimenaren antolatzaileek gaur goizean, Bilboko Azkuna Zentroan burututako prentsaurrekoan.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Tue, 24 Jul 2018 13:59:46 +0000
Euskal Encounter 26: dibertsioari eta ezagutza teknologikoen zabalpenari eskainitako 50.600 metro koadro https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1494-euskal-encounter-26-dibertsioari-eta-ezagutza-teknologikoen-zabalpenari-eskainitako-50-600-metro-koadro.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1494-euskal-encounter-26-dibertsioari-eta-ezagutza-teknologikoen-zabalpenari-eskainitako-50-600-metro-koadro.html Estatuko party zaharrena eta handiena izateaz gain, historiako Euskal Encounter azkarrena burutuko da aurten, Interneterako konexio abiadura segundoko 60 gigabitekoa izango baita lehen aldiz, iazkoa baino 20 gigabit bizkorragoa. Hazkunde nabarmen horri esker, Estatuko topaketa azkarrena da euskal partya, eta munduko ekimen bizkorrenen artean kokatuko da aurten. Horrez gain, doakoa eta publikoari irekia den Opengune eremuak inoiz baino jarduera gehiago eskainiko ditu eta 15.000 metro koadro dituen BECeko hirugarren pabilioian ezarriko da lehen aldiz.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Mon, 16 Jul 2018 13:14:51 +0000
Euskal Encounter 26 inoiz baino azkarragoa izango da, segundoko 60 gigabiteko internet konexioari esker https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1309-euskal-encounter-26-inoiz-baino-azkarragoa-izango-da-segundoko-60-gigabiteko-internet-konexioari-esker.html https://ee26.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1309-euskal-encounter-26-inoiz-baino-azkarragoa-izango-da-segundoko-60-gigabiteko-internet-konexioari-esker.html Euskal Encounter, informatikaren eta teknologia berrien profesional eta zaleak biltzen dituen Estatuko topaketa zaharrena, inoiz baino azkarragoa izango da aurten, Euskaltelen teknologiak ahalbidetzen duen segundoko 60 gigabiteko internet konexioari esker. Gainera, 26 urtez burutu den hitzorduak indartsu datorrela frogatu du, 5.024 eserlekuak inoiz baino denbora laburragoan hartu baitituzte parte-hartzaileek: aukera libreko 4.000 lekuak 5 segundotan erreserbatu dira, eta gainontzeko 1.024 tokiak ordu bakar batean banatu dira.

 

 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Wed, 27 Jun 2018 09:08:56 +0000