Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 20-tik, ostirala, 23-ra, astelehena. Partya 20-ko 10:00-tan hasiko da eta 23-ko 18:00-tan bukatuko da.
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Akreditazioa Uztailaren 19-an, osteguna, hasi eta 23-an, astelehena, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Osteguna 19 | 11:00 | 24:00 |
---|---|---|
Ostirala 20 | 08:00 | 24:00 |
Larunbata 21 | 09:00 | 23:00 |
Igandea 22 | 10:00 | 23:00 |
Astelehena 23 | 10:00 | 17:00 |
Partyan lo egin ahal izango da 19ko gauean. Asteartea gaua ezin izango da pasa BEC barruan.
GPS koordenadak:
N43.28683º W2.98727º
Metroz:
Ansio-ko geltokia BEC-eko sarreratik metro gutxitara dago.