Gehienezko tamaina: 64 KB (65.536 byte).
Egikarigarri bakarra izan beharko du. Ez da fitxategi askeak dituen intro bakar bat ere onartuko.
Lehiaketako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Xehetasun gehiagorako, begiratu dagokion atala.
Musika erreprodukzioa onartu eta gomendatzen da.
Introaren lehen 10 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan ahalko diren.
Disko gogorrean fitxategirik idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.
ESCrekin edo arratoiaren ezker botoiarekin (Amigakoak bakarrik) geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.
Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.
Lehiaketaren arau orokorrak betetzea garrantzitsua da
Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat
Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.