BEC-ek lurpeko aparkalekua du. Berde koloreko gunea da 5.pabiloiaren azpian geratzen dena (partya ospatuko den pabiloia).
Partehartzaileak, behin kotxea aparkatutakoan, akreditazio gunera joko dute horretarako prest egongo den igogailua erabiliz. Behin akreditatuta party lekura jo ahal izango dute igogailu edota eskailera mekanikoak erabiliz.
Ordainketa modua
Atarian dauden makinen bidez ordainduko da.
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere akordio batera iritsi gara BEC-ekin kotxea uztea merkeago izan dadin.
Makinetan Euskal Encounter ordainketa berezi baten aukera izango duzue "BONO EUSKAL", prezioa 6 euro izanik. Sarrerako txartela sartuz, eta 6 euroak ordainduz, txartela irteerarako balidatua geratuko da.
Sistema hau 25eko 12:00tik hasita (aurretik aparkatzen bada ez da "Bono Euskal" aplikagarri izango) 29ra arte martxan egongo da, beraz tarte hortan edozein momentutan balidatu ahal izango da eta irteera egunerarte gorde.
Aparkatutako denbora ordaintzea ere posible izando da, edozein aparkaleku publikotan bezala.
Edozein kasutan ere, txartela azkeneraino gorde behar izango duzue, hura gabe ezin izango baituzue aparkalekua utzi.