Zatoz

PARTY GUNEA:

 

Noiz

2018ko Uztailaren 26tik 29ra

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia

IPARRA Sarrera (Sarrera Nagusia) 8:00-tik 20:00-ra egongo da zabalik.

HEGOA Sarerra 24 orduz egongo da zabalik.

Helbidea:

Calle el Retiro s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia

Informazio gehiago hemen.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 25ean, asteazkena, hasi eta 29an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Asteazkena 25
16:00 22:00
Osteguna 26
10:00 22:00
Ostirala 27 10:00 22:00
Larunbata 28 10:00 22:00
Igandea 29 10:00 17:00

Akreditazioa Online

Euskal Encounter-ean akreditazioa lortzeko bi modu daude: sarrerako mostradorean ohiko bidetik lortu, edota Metapostarenbidez akreditazioa online eskatu.

Egin beharreko urratsak (orden hau jarraituz):

1.- Sartu Metaposta–ra eta oraindik konturik ez badaukazu, harpidetza egin ezazu (berezko kontua izatea beharrezkoa da, Metapostako NAN-ak Euskaleko erregistroaren NAN-arekin bat etorri behar du). Harpidetzeko laguntza behar baduzu jarri zaitez Metapostarekin harremanetan.

2.- Harpidetu zaitez ENCOUNTER-era Metapostan. Hortarako sartu zaitez “Igorleak” atalean, bilatu ENCOUNTER hitza, aukeratu eta harpidetu.

3.- Egin ezazu klik ‘Akreditazioa Online’ botoian Euskal Encounterreko zure kontuan, eta gero ‘Online akreditazioa eskatu’. Akreditazioa bat-batean bidaliko da zure postontzira.

4.- Sartu zure Metapostako postontzian. Deskarga ezazu zure akreditazioa, inprimatu eta ekar ezazu Euskal Encounterrera.

5.- Behin barruan zaudela, paperezko akreditazioa behin betiko akreditazioagatik aldatu ahal izango duzu Metaposta-ko standean.

Online akreditatzeko azken eguna uztailak 22 da.

Jar zaitez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. harremanetan zalantzarik baduzu.

Lo egiteko tokiari buruzko informazioa

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 25eko gauetik hasita 28ko gauerarte. Barrutia 29an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Dutxa zerbitzua

Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:

Asteazkena 25
18:00 - 23:45
Osteguna 26 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Ostirala 27 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Larunbata 28 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Igandea 29 08:00 - 13:45

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.

Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 26, 27 eta 28 egunetan bakarrik izango dira salgai (osteguna, ostirala eta larunbata).

Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

 

Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. 

OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch