Hitzaldiak

OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.

 

HITZALDIEN ORDUTEGIA*

 

Osteguna, uztailak 26

11:00 - 11:45 Mental Coachinga eta bideojokoak

12:00 - 12:45 IVAO, hedatzen ari den hegaldatze-sarea

13:00 - 13:45 Bilbao Of Things: gauzak irrati bidez konektatuz

16:00 - 16:45 Smart contracts: kodea da lege

17:00 - 17:45 Clean code, mundu zoriontsu bat aldarrikatzen

18:00 - 18:45 Oreka eta joko-diseinua

19:00 - 19:45 Zibersegurtasun industriala: LA-k Martekoak eta IT-ak Venusekoak ote?

Ostirala, uztailak 27

11:00 - 11:45 Mugikorrak eta tabletak erabiltzean haurrek dituzten arriskuak, eta horietatik babesteko moduak. Salbu daude?

12:00 - 12:45 Tiki-Talka: Embedding Deep Learning models on Edge Devices

13:00 - 13:45 Tiki-Talka: Zer diren sare neuronalak, eta zertarako erabiltzen diren

16:00 - 16:45 Nola galarazi sare sozialetan informazio arriskutsuak edo gezurrak hedatzea

17:00 - 17:45 Destripando la historia aztertzen

18:00 - 18:45 Assigned Male, Sophie Labelle´s trans representative webcomic

19:00 - 19:45 Zientzia artearen laguntzaile, eta alderantziz

Larunbata, uztailak 28

11:00 - 11:45 World Rally Championship arcadearen XXV. urteurrena: garapena eta iraupena

12:00 - 12:45 Esperientzia, beti lagungarri: segurtasuna adinekoentzako teknologia berrietan

13:00 - 13:45 Hegaldi-simulazioetarako hardwarea

16:00 - 16:45 Adin txikikoak eta Internet. Ezagutu zer arrisku dituzten eta nola prebenitu daitezkeen

17:00 - 17:45 Nola izan aldi berean sortzailea eta youtuberra. Posible da, izan ere

18:00 - 18:45 Microsoft HoloLens: From Zero to Hero

19:00 - 19:45 Youtuberren arteko mahai-ingurua

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

Mental Coachinga eta bideojokoak

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ignacio Mendoza Euba

Enpresa: Salamancako Unibertsitatea, The Cloud Gaming, Never Back Gaming

Hitzaldiaren deskribapena:

Zer da mental coachinga eta nola ari da txertatzen bideojokoen eremuan (kirol elektronikoko klubak, jokalariak eta eduki-sorrera).

Zer publikori dago zuzendua?

Kirol elektronikoko taldeei, sektore horretako profesionalei, jokalariei, eduki-sortzaileei eta herritar orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Pedagogoa, kirol elektronikoetako coacha eta mental coacha.

Bideoa:


Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 11:00-11:45

Gora itzuli ^

IVAO, hedatzen ari den hegaldatze-sarea

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: José Elías Herrero Jaraba

EnpresaIVAO España

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldia Espainiako sailaren egungo egoeraz, haren aurrerapenez, softwareaz, lanerako tresnez, webguneaz, sistemez, trebakuntzaz eta entrenamenduaz.

Zer publikori dago zuzendua?

Abiazioarekin eta aireko trafikoaren kontrolarekin lotura duten guztiei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Lanbidez, Ingeniaritzan doktore; IVAOren presidenteak. Sevillako kontrol birtualeko zentrotik laguntzen dio IVAO Españari.

Webhttps://www.ivao.es/

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 12:00-12:45

Gora itzuli ^

Bilbao Of Things: gauzak irrati bidez konektatuz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Rafa Martínez Landa

Enpresa: Asociación Euskobyte Elkartea

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi horren bidez aurkeztuko da "Bilbo - Bilbao" komunitatea, "The Things Network" sare ireki eta librean sortua, LoRaWAN protokoloari jarraikiz. Komunitatearen helburua: benetako IoT esperientzia bat sortzea gure udalerrietan. Komunitatea osatzen duten elementuak aurkeztuko dira hitzaldian. Ezinbestekoa: irrati bidezko sareak eta "tramankulu" elektronikoak interesatzea. Soldagailuari beldurra badiozu, hobe duzu ez etortzea hitzaldira.

Zer publikori dago zuzendua?

868 Mhz-ko irrati bidezko sare batek nola funtzionatzen duen jakin nahi dutenei, batez ere bizkaitarrei. Sare horri esker, zenbait "gauzak" automatikoki bidaltzen dute informazioa, zeina programatu den aplikazioaren arabera prozesatzen baita. Hogei km-rainoko estaldura hartzen du.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Teknologiaren alorrean egiten dun lan Rafak, eta irrati-komunikazioko sistemetan espezialista da (RF). 1988tik da irrati-amateurra, eta EB2DJB du identifikazio-kodea. Salgai jartzen diren tresna berri guztiak probatu arteko bakerik ez du izaten.

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 13:00-13:45

Gora itzuli ^

Smart contracts: kodea da lege

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Fernando Cuadrado Malasaña

Hitzaldiaren deskribapena:

Programazio-lengoaian idatzitako kontratu digitalak dira Smart Contractsak, eta makina birtual batean automatikoki egikaritzen dira, blockchain baten azpian. Contract horiek goitik behera aldaraziko dituzte finantza-transakzioak (ordainketak, maileguak, abalak...) eta kontratuak, eta zalantzan jarriko du abokatu, prokuradore, notario, erregistratzaile eta gainerako lege- eta finantza-alorretako bitartekarien premia. Teknologia iraultzailea eta disruptiboa da. IArekin eta IoTrekin duen lotura dela eta, ez da erraza haren legezko erregulazioa.

Zer publikori dago zuzendua?

Herritar orori. Ez dago zertan eduki blockchain- edo programazio-ezagutzarik.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Irakaslea eta abokatua, IKTetan espezialista.

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 16:00-16:45

Gora itzuli ^

Clean code, mundu zoriontsu bat aldarrikatzen

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Iñigo Delgado Morales

Hitzaldiaren deskribapena:

Kode garbiaren printzipioei egiten zaien begiratu labur eta praktikoa, non azaltzen zaigun nola aplikatu printzipio horiek gure sektorean, emaitza bikainak lortzeko eta gure lan-jarduera ahalik eta atseginena izateko.

Zer publikori dago zuzendua?

Sektoreko profesional guztiei eta bide horri heldu nahi diotenei, eta programaziozale guztiei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Software-garatzaile eleaniztuna (C, Delphi, Java, Python, Kotlin…) duela zenbat urtetik hona. Hainbat teknologia eta enpresatan dihardu, eta manera onen zale amorratua da.

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 17:00-17:45

Gora itzuli ^

Oreka eta joko-diseinua

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jorge Fuente Lasala

Enpresa: Init Services

Hitzaldiaren deskribapena:

Joko-diseinuak ezinbesteko osagaia du oreka (game balance, ingelesez). Ondo erregulatuta egon behar dute zailtasun-mailak, barne-ekonomiek eta narrazio-erritmoak, jokalariari erakargarria eta kitzikagarria gerta dakion jokoa.

Zenbait adibide praktikoren bidez jorratuko ditugu, hitzaldi honetan, osagaien gidoiak eta diagramazioa egiteko teknikak, biak ere funtsezko tresnak joko orekatuak eta atseginak sortzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Jokoen diseinua eta garapena interesatzen zaion jendeari.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Zenbait bideojoko, gamifikazio-plataforma eta mahai-joko didaktiko egin zituen Alboanentzat, Natur Zientzietako Nazio MuseoarentzatEuskal Herriko Unibertsitatearentzat, Getxoko Udalarentzat eta beste bezero batzuentzat. Ekoizpen-lan horretaz gain, besterik ere egin du; adibidez, biltzar eta argitalpen ugaritan jardun da, joko-dinamikak oinarri dituzten komunikazio-modu berriez.

Egun, Lead UX/UI & Game Architect da Init Services-en, eta neurrirako gamifikazio-sistemak diseinatzen ditu (beste gauza batzuen artean).

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 18:00-18:45

Gora itzuli ^

Zibersegurtasun industriala: LA-k Martekoak eta IT-ak Venusekoak ote?

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Joseba Enjuto Gozalo

Hitzaldiaren deskribapena:

Gizonen eta emakumeen arteko komunikazio-arazoak jorratzen zituen 1990eko hamarkadako liburu ospetsu batean dago oinarrituta hitzaldia, non informatikaren eta industriaren munduen ikuskera desberdinak aztertuko diren, eta bien arteko komunikazio-arazoak gainditzeko zenbait mekanismo aurkeztuko, bai pertsonen artekoak bai teknologikoak.

Zer publikori dago zuzendua?

Informatikariei, oro har; enpresa industrialetako IT alorreko langileei, ingeniari industrialei, instalazio industrialetako arduradunei...

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Telekomunikazio-ingeniaria da Joseba Enjuto, eta Teknologia Zuzenbideko masterduna. T-Systemensen hasi zuen ibilbide profesionala, eta 2003aren amaiera aldera Nextelek kontratatu zuen. Harrezkeroztik, konpainia horretako aholkularitza-sailean aritu da, eta hainbat proiektu zuzendu ditu, informazioaren segurtasunaren eta IT zerbitzuen kudeaketaren alorrekoak guztiak ere. Gerora, aholkulari lanaz gain segurtasun-arduradunarena ere bereganatu zuen, lehenbizi; ondoren, Kontrol Korporatiboa eta Legearen Betearazpena negozio-lerroarena; 2016an, azkenik, Aholkularitza Saileko zuzendari izendatu zuten. 2015eko hasieratik itSMF-ren Euskadiko Eskualdeko Batzordearen zuzendari ere bada. Bi kargu horiez baliaturik, gogotsu saiatzen da enpresa-jardunbiderik egokienak sustatzen zibersegurtasunaren eta IT zerbitzuen kudeaketaren alorretan.

Ordutegia: Osteguna, uztailak 26, 19:00-19:45

Gora itzuli ^

Mugikorrak eta tabletak erabiltzean haurrek dituzten arriskuak, eta horietatik babesteko moduak. Salbu daude?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Juanfran Ruiz Rodríguez

Enpresa: Gaptain

Hitzaldiaren deskribapena:

Helduek eta haurrek mugikorrak eta tabletak eskura izanik, zer arrisku eta arrisku horietarako zer babes-neurri izan behar ditugun kontuan, babestuta egon daitezen. Sarerako sarbidea, tabletan eta mugikorrean jarduteko babes-neurriak eta hezkuntza digitala.

Zer publikori dago zuzendua?

Haurrei, gurasoei, irakasleei eta haurren hezkuntza digitalaren ardura duten guztiei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

20 urte baino gehiago daramatza enpresetan eraldaketa digitalaren inguruko trebakuntza ematen, eta erakundeetan eta taldeetan Interneten erabilera egokiari buruzko hitzaldiak ematen. 
Kontzientziazio eta Hezkuntza Digitaleko arduraduna da Gaptainen.

Bideoa

Web: www.gaptain.com

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 11:00-11:45

Gora itzuli ^

Tiki-Talka: Embedding Deep Learning models on Edge Devices

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Pablo Alvarez Doval

Enpresa: Plain Concepts

Hitzaldiaren deskribapena:

Saio honetan, "Custom Vision" soluzio batean oinarritutako "Deep Learning" oso bat lasterka jarriko dugu Edge Device batean; minnowboard bat, zehazki. Originala counterfeit itemen aurka identifikatzen duen eredu-ikuspegia landuko dugu eta, ondoren, aldatu egingo dugu eredu horren eraikuntza, docker baten irudi bihurtu eta edge device batean txertatuko. Azkenik, ikasiko dugu nola egon gaitezkeen seguru gailua automatikoki eguneratuko dela gure datu-zientzialariek ereduaren bertsio berri bat eraiki orduko.

Zer publikori dago zuzendua?

Garatzaileei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

General Manager at Plain Concepts UK.

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 12:00-12:45

Gora itzuli ^

Tiki-Talka: Zer diren sare neuronalak, eta zertarako erabiltzen diren

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Miguel Nicolas Rodriguez

Enpresa: Isetic

Hitzaldiaren deskribapena:

Zer diren sare neuronalak, nola funtzionatzen duten, zergatik hasi diren konpainia handi guztiak sare horiek erabiltzen... Zenbait adibide praktikoren bidez ikusiko dugu zer muga dituzten sare horiek eta zer etorkizun izan dezaketen. Seguru irribarretsu ateratzen zaretela hitzaldira etortzen zaretenok, eta hona etorri zaretenean baino galdera gehiago dituzuela, gainera.

Zer publikori dago zuzendua?

Herritar orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Data Scientist Isetic-en.

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 13:00-13:45

Gora itzuli ^

Nola galarazi sare sozialetan informazio arriskutsuak edo gezurrak hedatzea

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Alazne Villar Martín

EnpresaVOSTEUSKADI – Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalak

Hitzaldiaren deskribapena:

Komeni da egiaztatzea larrialdi-egoeretan gure sare sozialetako profiletara iristen den informazioa, herritarrei arriskuren bat eragin diezaieketen albisteak hedatzea eragozteko.

¿A qué tipo de público está orientado?

Sare sozialetan profilak dituzten edo haiek erabiltzen dituzten guztientzat.

Bideoak:

Webwww.vosteuskadi.org

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 16:00-16:45

Gora itzuli ^

Destripando la historia aztertzen

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Rodrigo Septién eta Álvaro Pascual

Hitzaldiaren deskribapena:

Destripando la historiari ekin aurretik zertan ari ginen azalduko dugu, zer dela-eta ari garen lanean orain Youtuben, nola sortu genuen telesaila, eta zer teknika eta sortze-prozesu erabiltzen ditugun lanean.

Zer publikori dago zuzendua?

Kanal hori ezagutzen duten eta ez duten guztiei, baldin eta Youtubeko eta beste hedabide digital batzuetako entretenimendu-edukia sortzeko eta ekoizteko metodoak interesatzen bazaizkie.

Webwww.youtube.com/rodrigoseptienprod

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 17:00-17:45

Gora itzuli ^

Assigned Male, Sophie Labelle´s trans representative webcomic

Hizkuntza: English

Hizlaria: Sophie Labelle

Hitzaldiaren deskribapena:

Sophie Labelle will talk about her work as an online trans artist and activist and the importance of trans representation.

Zer publikori dago zuzendua?

Queer people, trans people, non-binary people.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Sophie Labelle is a young transgender artist from Montreal, Quebec. She is internationally known for her webcomic Assigned Male, about the adventures of a group of trans teenagers. She also published several novels and children's books. Her work is used in kindergardens, schools and universities around the world.

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 18:00-18:45

Gora itzuli ^

Zientzia artearen laguntzaile, eta alderantziz

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jose Luis Crespo Cepeda (QuantumFracture)

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldiaren xedea: desmitifikatzea zientziak eta arteak elkarrekin inongo loturarik ez dutela edo elkarren aurkari direlako ustea, batzuk "zientzietakoak" eta beste batzuk "letretakoak" omen garela dioena alegia. Azalduko dut, lehenbizi, matematikarik abstraktuenak nola sor ditzakeen irudi ezin ederragoak. Nire kasua ere aipatuko dut, eta kontatuko dizuet nola baliatzen dudan matematika nire bideoak edertzeko eta, bide batez, lan gutxiago egiteko. Azkenik, azalduko dizuet kasu bat, non artea inspirazio-iturri duten zientzialariek unibertsoa hobeto ulertzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Nahi duen guztiari; dena den, 16 urtetik gorakoek hobeto ulertuko dute gaia gazteagoek baino.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

José Luis Crespo fisikariak Quantum Fracture animazio-kanala sortu zuen duela lau urte, unibertsoa zein den zoroa erakusteko. Egun, milioi bat harpidedun ditu YouTubeko kanal horrek, eta 40 milioi bisitatik gora. Dibulgazio zientifikoko gaztelaniazko kanal nagusietako bat da.  Madrileko Fisika Teorikoko Institutuko dibulgazio-sailean jardun izan da Crespo, eta Órbita Laika telebista-saioan kolaboratzaile aritu.

Ordutegia: Ostirala, uztailak 27, 19:00-19:45

Gora itzuli ^

World Rally Championship arcadearen XXV. urteurrena: garapena eta iraupena

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Fernando Rada eta Miguel Ángel Horna “Elsemi”

EnpresaAsociación RetroAcción

Hitzaldiaren deskribapena:

Hogeita bost urte dira jada Gaelco enpresa espainiarrak World Rally Championship arcade mitikoa merkaturatu zuela. Carlos Sainz rally-pilotu zuen oinarri arcade hark, eta egundoko arrakasta izan zuen garai hartako jolas-aretoetan, kalitate handia ez ezik jokagarritasun eta erakarmen handia baitzituen. 2008ra arte ezin izan zen gorde arcade hori MAME emuladorean, babes-sistema konplexua zuen eta. Gaelcok berak eskaini zuen laguntzari esker lortu zuen RetroAcción elkarteak arcadea babestea eta erabiltzaile ororen esku jartzea.  Hitzaldian izango dira 1993an arcadearen garatzaile nagusi izan zen Fernando Rada eta MAME proiektuaren laguntzaile izan zen Miguel Ángel "Elsemi" Horna.

Zer publikori dago zuzendua?

Herritar orori.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Fernando Radak 30 urtetik gora daramatza zenbait software-enpresa bultzatzen eta garatzen: Indescomp, Zigurat eta Gaelco, besteak beste. Zenbait joko mitiko ez ezik —Sir Fred (Made In Spain, 1986)—, World Rally Championship arcadea ere (Gaelco, 1993) sortu ditu. Gaur egun interfaze aurreratuen zuzendari da soluzio teknologikoen nazioarteko hornitzaile aurreratua den Sngular enpresan.

Miguel Ángel Horna “Elsemi”, berriz, MAME zaintza-proiektuaren erreferentzia nagusietako bat da, eta aditu trebea jolas-makina klasikoak —Pac-Man, Tetris, Panguno...— egungo ordenagailuetan erabiltzeko moduko joko bihurtzen. Aurreko belaunaldietako kontsola-jokoak egungo kontsoletara egokitzen dihardu gaur egun.

Webhttp://retroaccion.org

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 11:00-11:45

Gora itzuli ^

Esperientzia, beti lagungarri: segurtasuna adinekoentzako teknologia berrietan

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: EuskalHack Team

EnpresaEuskalHack, segurtasun informatikoko elkartea

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldiaren helburua: teknologia berrien segurtasunari eta erabilera seguruari buruzko zenbait azalpen ematea adineko jendeari edo teknologia horiek erabiltzen esperientziarik ez duenari.

Ahalik eta modurik didaktikoenean aurkeztuko da mundu digitalean seguru jarduteko zer ezagutza tekniko behar diren, bai eta zer arrisku aurki daitezkeen eremu horretan.

Hitzaldiaren hasieran, hau azalduko zaie adinekoei: eguneroko bizimodurako zer abantaila dakarzkien teknologia berriak erabiltzeak (supermerkatuko erosketak, administrazio publikoarekiko izapideak eta abar).

Ondoren, teknologiaren aurkezpen labur bat egingo da, eta bereziki azpimarratuko dira, xumeki eta modu didaktikoan, gerora azalduko diren kontzeptuak errazago ulertzeko behar diren gutxieneko ezagutzak.

Atariko azalpenak amaitutakoan, eguneroko bizimodurako teknologiak, haien arriskuak eta haietatik babesteko bideak jorratuko dira:

Web-nabigazioa:

Webgunean seguru nabigatzeko zenbait ideia eta truku. Iruzur ohikoenak aipatuko dira, jendeak berehala ezagutu eta haien aurkako prebentzio-neurriak har ditzan.

Nola erabili gailuak:

Nola eduki beti gure gailuak ahalik eta seguruen. Nola erabili marketak eta beste datu batzuk, zure erabiltzaile-jarduna hobetzeko eta seguruago aritzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia berriak seguru erabili nahi dituen adineko jendeari, edo haiek erabiltzen hasi nahi duenari.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EuskalHack irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, profil tekniko askotariko pertsonez osatua, hacking-arekiko eta segurtasun informatikoarekiko grina delarik denen ezaugarria.

EuskalHacken helburu nagusia segurtasun informatikoaren inguruko kultura zabaltzea da, eta trebakuntza-saioak, mintegiak eta kongresuak antolatzen dituzte horretarako.

EuskalHack Team taldeko hizlariek esperientzia handia dute dibulgazioan, EuskalHack erakundearen barnean.

Webhttps://www.euskalhack.org

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 12:00-12:45

Gora itzuli ^

Hegaldi-simulazioetarako hardwarea

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jorge Cabal Amieva

EnpresaIVAO España

Hitzaldiaren deskribapena:

Hegaldi-simulazioetarako hardwarea eta sistemak.

Zer publikori dago zuzendua?

Abiazioa interesatzen zaion edonori.

Webhttps://www.ivao.es/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 13:00-13:45

Gora itzuli ^

Adin txikikoak eta Internet. Ezagutu zer arrisku dituzten eta nola prebenitu daitezkeen

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Rosa Pérez Pérez

EnpresaGaptain

Hitzaldiaren deskribapena:

Internet eta teknologia berriak balio handiko tresna bihurtu dira gure egunerokoan. Lanerako erabiltzen ditugu, aisialdirako, hezkuntzarako...

Zehazki, azken eremu horri lotuta, kontuan izan behar dugu teknologia berriak beharrezkoak direla adin txikikoak hezteko, haien sozializaziorako eta garapen osorako.

Era berean, ordea, garrantzitsua da jabetzea zer ondorio eta zer arrisku izan ditzakeen Interneten eta aplikazio berrien okerreko erabilerak, eta haiek prebenitzen jakitea.

Hain zuzen, arrisku horiei aurre egiten lagundu nahi diegu adin txikikoei, irakasleei, familiei eta enpresei, eta sarea modu seguruan erabil dezaten sustatu.

Zer publikori dago zuzendua?

Familiei, gurasoei eta adin txikikoak beren kargu dituztenei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Rosa Pérez dut izena. Hamabost urte baino gehiago daramatzat webguneak programatzen eta garatzen. Informatika-ingeniaria naiz lanbidez, eta trebatzailea bokazioz; aspaldi ohartu nintzen bi arloak bateragarriak direla. Eta horretan dihardut azken urteetan. 

Bideoa:

Webwww.gaptain.com

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 16:00-16:45

Gora itzuli ^

Nola izan aldi berean sortzailea eta youtuberra. Posible da, izan ere

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Xuri Fenton

Hitzaldiaren deskribapena:

Ikuspegi oso pertsonal batetik aurkeztuko digu Xurik bere youtuber ibilbidea. Azalduko digu, besteak beste, nola uztartu dituen Youtuburen komunikazio-formatuarekin istorioak kontatzeko zaletasuna eta artearekikoa.

Zer publikori dago zuzendua?

Ikus-entzunezkoen ekoizpena, artea eta Youtuberen barrunbeak interesatzen zaizkion jende gazteari.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

280.000 jarraitzaile baino gehiago dituen youtuberra dugu. Entretenimendu-eduki oso surrealistak egiten ditu, sketch ezin zoroagoak eta iruzkindun ilustrazioak.

Webwww.youtube.com/xurirux

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 17:00-17:45

Gora itzuli ^

Microsoft HoloLens: From Zero to Hero

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jose Antonio Santano Gonzalez

Enpresa: Microsoft

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan, zer diren HoloLensak ikusiko dugu, nolakoa den haien barne-funtzionamendua, eta zer tresna ditugun eskura haiek garatzeko. HoloLensen erabileraren adibide batzuk ere ikusiko ditugu, eta labur azalduko dugu zer behar den HoloLensetarako edo Microsoften errealitate birtualeko edozein gailutarako aplikazioak garatzen hasteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Era guztietako jendeari dago zuzendua. Gai teknikoak jorratuko dira, baina xehetasun sakonik eman gabe. Arazorik gabe ulertuko du hitzaldia programazioaz, diseinuaz edo arteaz gutxieneko ezagutzaren bat duen edonork.

Web:

https://www.linkedin.com/in/jose-antonio-santano-gonz%C3%A1lez-a6284157/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 18:00-18:45

Gora itzuli ^

Youtuberren arteko mahai-ingurua

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Rodrigo Septién, Álvaro Pascual, Xuri Fenton eta Jose Luis Crespo

Hitzaldiaren deskribapena:

Mahai-ingurua ikus-entzunezko plataforma berrietako kalitateko edukiei buruz.

Nabarmen lagundu diote entretenimendu-formatu berriek ezagutzaren demokratizazioari, ikasgeletara ikusleak masiboki erakartzen dituzten bokaziozko "irakasle" birtual horien bidez.

Aurkezpena eta galdera-erantzunetarako tartea. Ondorioak.

Zer publikori dago zuzendua?

Kanal horiek ezagutzen dituzten eta ez dituzten guztiei, baldin eta Youtubeko eta beste hedabide digital batzuetako entretenimendu-edukia sortzeko eta ekoizteko metodoak interesatzen bazaizkie.

Ordutegia: Larunbata, uztailak 28, 19:00-19:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch