Jarduerak 2007
Fast modding lehiaketa
Komunitate handia gara, beraz zergatik
ez hura bultzatu elkarren berri izateko parada eskeiniko digun lehiaketa baten
bidez?
Planteamendua:
- Izen ematea berehala hasiko da, igorri iezadazue e-maila honako helbidera
eneko@euskal.org nirekin harremanetan
sartzeko.
- Gehienera 5 talderen izena hartuko da (talde bakoitzak gehienez 10 lagun
izango ditu)
- Party-a zabaltzen den egunean bertan 5 kaxa berdin emango dira mod-aren
oinarri gisa.
- Hardware gunean landu beharko dituzue, bertan erremintak, elektra indarra
eta lan mahaiak izango baitituzue.
- Deadline-a party-aren azken eguneko eguerdiko hamabietan izango da.
Arauak:
- 5 lehenengoko izenak onartuko dira soilik. Baten batek hutsa egingo balu,
hurrengoa ordenez aukeratuko genuke.
- MOD-a gauzatzeko parte hartzaileek eskura dituzten bide oro erabili ahal
izango dute, baina kaxa ezin izango da party-aren esparrutik atera.
- Kaxak banatzerakoan, taldeek MOD-ean erabiliko dituzten tresnak erakutsiko
dituzte, lehiaketaren zuzentasuna bermatzeko, non MOD denak aukera berdinekin
hasiko baitiren
-Epai mahaiak kontutan izango dituen
puntuak:
- 1 ptu: Aldaketa maila. Zenbat aldatu da kaxa?
- 1 ptu: Bukaera. Amaitutako mod-a al da, zerbait al dago bukatzear? Dena
txukun al dago?
- 1 ptu: Erabilgarritasuna. PC bat al dago barruan? Zer egin dezake? Overclock-ik
ba al du? Aire korronte dexentea sortzen al da?
- 1 ptu: Ikusgarritasuna.Polita eta deigarria al da mod-a?
- 1 ptu: Aurkezpena . Taldeak mod-aren azalpen ona eman al dio epai mahaiari?
- 1 ptu: Integrazioa. Periferikoak jarri baditugu, mod-arekin bat al datoz?
Deskmod-a bat al dator mod-aren gaiarekin?
- 4 ptu: Parte hartzailearen komodina. Talde bakoitzak euren mod-ean ondoen
dauden atalei indar gehiago emateko erabil ditzazke, botoaren balioa atal
bakoitzean lortzen dituen puntuekin biderkatuz. (Talde batek puntu horiek
ikusgarritasunaren atalean erabiltzen baditu, eta hasera batean 0.8 lortzen
baditu, 3.2 lortzera pasako da)
SARIAK
Modding arloko hiru lehiaketetako sariak Dremel-en laguntzaz emango dira (
http://www.dremeleurope.com/es/es/start/index.html
) eta hauexek izango dira:
Lehen saria: Dremel Stylus
Bigarren saria: 175 ataletako osagarri jokoa
Hirugarren saria: 100 ataletako osagarri jokoa