Jarduerak 2007
Modding lehiaketa
Ohiko modding lehiaketan erabiltzaileek
euren ekipoetan egindako aldaketak baloratuko dira. Honako honetan, aurrekoan
ez bezala, lehiaketa bi ataletan banatuko da: estetikoa eta teknikoa. Halere,
biek amankomuneko puntu ugari izango dituzte berehala ikus daitekeen moduan.
Parte hartzaileek besteen lanen
balorazioan parte hartu beharko dute, nahiz eta sistemak hainbat aldaketa
pairatuko dituen. Honela, aukeraketa prozedura hala izango da:
- Parte hartzaile bakoitza intranetaren bidez emango du bere izena, behin
akreditatu ondoren, berak aukeratutako atalean.
- Ondoren, file_id bete eta gutxienez bost argazkiz lagundurik (aurretik,
atzetik, bi alboetatik eta gainetik) honako helbidera bidaliko ditu eneko@euskal.org.
Gehienezko argazki kopurua hamarrekoa da.
- Aurkeztutako mod denen artean epai mahaiak 10 aurre-aukeratuko ditu atal
bakoitzeko gehiago baleude. Mod bera bi ataletan parte har lezake
- Aukeratutako partaide bakoitzari horri bat eskuratuko zaio zeinarekin
lehiaketara aurkeztutako ekipoak baloratu ahal izango dituen. Horri horrek
30 puntu izango ditu 5 azpitaldetan banatuak: materialak, erremintak, kaxa,
estetika, teknika
- Mod-en arteko pasea egin baino lehen, parte hartzaile bakoitzak, 30 puntu
horietatik zeintzuri eman nahi dien balore gehiago erabaki eta epaileei
jakin erazi beharko die, bere ekipoan hobe derizkion faktoreen arabera.
Guztira sei hartu ahal izango ditu, azpitalde beran egon beharko ez dutenak.
- Erabiltzaileek elkarrekin egingo dute mod-en arteko pasea, eta egileak
10 minutuko gehieneko denboran egindako aldaketak azalduko ditu
- Erabiltzaile bakoitzak dagokion ardatza beteko du 0tik 5era baloratuz,
lehena balorerik txikiena izanik.
- Epai mahaiak botuak jaso eta zenbaketa egingo du.
Zenbaketa, eta beraz irabazleen
aukeraketa honako puntuon arabera egingo da:
- Parte hartzaile eta epaile bakoitzak lortutako puntuak batuko dira, berak
aukeratutakoei eta dagokion atalari dagokienei balor bikoitza eskainiz.
Puntu batean bi ezaugarriak emango balira puntuak hirukoiztuko lirakete.
- Parte hartzaileek lortutako puntuen media egingo da.
- Epaileengandik lortutako puntuen media egingo da.
- Azken nota honako proportzioari jarraiki egingo da: epaileak %40 / parte
hartzaileak %60.
SARIAK
Modding arloko hiru lehiaketetako sariak Dremel-en laguntzaz emango dira (
http://www.dremeleurope.com/es/es/start/index.html
)
eta hauexek izango dira:
Lehen saria: Dremel Stylus
Bigarren saria: 175 ataletako osagarri jokoa
Hirugarren saria: 100 ataletako osagarri jokoa