Open Game Compo

Hona lehiaketa honen xedea: entretenimendu interaktiboa diseinatzera bultzatzea bertaratzen direnak. Kontua ez da hurrengo Half-Lifea, Starcrafta edo World of Warcrafta egitea, baizik eta zerbait txikiagoa baina, aldi berean, askoz entretenigarriagoa eta sortzaileagoa egitea.

Lehiaketa hau araudi orokorraren mende dago.

Plataforma programagarri guztietarako lanak onartuko dira. Hor sartzen dira: Windows, Mac, Linux, Java, kontsolak, telefono mugikorrak (Android, iPhone, Java ME...), nabigatzaileak (Javascript/WebGL/Flash/Unity3D/Silverlight...), 8 edo 16bits-etako ordenagailuak, kalkulagailuak...

Tamaina maximoa: 128 MB deskonprimituta, ZIPen edo TGZn.

Jokoak kanpoko liburutegiak erabil ditzake, baldin eta jokoaren beraren direktorioan badaude.

Liburutegiak kontuan hartzen dira jokoaren gehienezko tamaina kalkulatzean.

Gai eta joko-estilo guztiak baliozkoak izango dira.

Ez dago ezer grabatu beharrik disko gogorrean; hala egin behar izanez gero, sistemaren aldi baterako direktorioan sortu behar dira fitxategiak, eta, bukatutakoan, ezabatu.

IHES teklaren bidez, saguaren ezkerreko botoiaren bidez (Amigaren kasuan) edo antzeko baliabideren baten bidez gelditzeko aukera eman behar du. Bestela, deskalifikatu egingo da.

Root-aren (Linux/Mac) edo administratzailearen (Windows) baimenik gabe exekutatzeko aukera eman behar du.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hamar minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Lanarekin batera argibide-eskuliburu bat aurkeztu beharko da, gutxienez instalazio prozesua eta jokoaren aginteak adieraziko dituena.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Ekoizpen-adibide bat: ftp://ftp.euskal.org/euskal25/Demoscene%20EE25/Open%20Game%20Compo/Kulebril.rar

twitter facebook flickr youtube instagram twitch