Aurreko Euskal Encounterrean simulagailuen eremuak zenbateko arrakasta izan zuen ikusita, berriz ekarri dugu Euskal Encounter 26 honetara.
Hardwarearen eremuan, bi dron-simulagailu jarriko ditugu zuen eskura, haiek hegan jartzen eta igorgailuak hobeto erabiltzen ikas dezazuen.
Horretarako, bi simulagailu izango ditugu: oinarrizko mailakoa bat eta maila aurreratukoa, bestea. Praktikatu, igandean lehiaketa bat antolatuko dugu eta, zenbat ikasi duzuen erakusteko. Gainera, oparitxo bat ere eramango duzue.
Inoiz dronik erabili ez baduzu eta ikasi nahi baduzu, egunero duzu aukera, 10:30ean, Hardwarearen gunean (OpenGune). Lasterketa-dronak nola erabili behar diren azalduko dizugu, simulagailuan zure lehen urratsak egin ditzazun.