Aurten, erabili zure irudimena eta gauzatu zure ideiak Hardware eremuan BQ-k jarriko duen 3D inprimagailuen granjan.
Oso erraza da prozedura; hona, labur azalduta :)
1 - Sartu intranetera, eta hardwarearen ataletik atzitzen da 3D inprimagailu-taldea. Behin han sartuta, aldez aurretik definitutako zenbait eredu izango dituzu; guk hautatu ditugu, aurreko encounterretan inprimatzeko eskatu direnak kontuan hartuta.
2 - Hautatu, inprimatzera bidaltzeko. Jakinarazpen bat bidaliko dizugu inprimatua dagoenean. Luzetsiz gero, galdetzera pasa zaitezke :D
Zeren zain zaude? :)
3D inprimagailu-granja noiz irekitzen den: Osteguna, hilak 26, 16:00etan.
Aldez aurretik definitutako ereduak gustatzen ez bazaizkizu, zurea ekartzeko aukera duzu. Hona hemen webgune interesgarri batzuk, ereduak bilatzeko:
Intraneten, badituzu aholku batzuk ereduak aukeratzen laguntzeko. Saiatu haiek kontuan hartzen. Bestela, ezin dugu ziurtatu pieza inprimatu daitekeela.
- Gustuko eredua aukeratutakoan, kargatu ezazu .stl edo .obj fitxategia (konprimatua ere karga daiteke) kargatzailera.
- Pasatu zaitez hardwarearen gunetik, eta konfiguratu eredua inprimagailu-taldearen uneko antolatzaile arduradunarekin. Hori egin ezean, ezin dugu pieza inprimatu.
- Inprimatze-denbora maximoa bi ordu inguru da.
- Jakinarazpen bat jasoko duzu pieza prest dagoenean; halakorik jasotzen ez baduzu, pasatu zaitez hardwarearen gunetik, eta galdetu.