VR Experience Eremua

Duela 5 urte eskas, errealitate birtuala (VR) guztiz ezezaguna zen gehienontzat; pixkanaka, baina, gero eta gehiago ari da zabaltzen gizartean.

Bideo-jokoen plataformetan nahiz tratamendu mediko esperimentaletan ageri da (esaterako, parkinsonaren aurkako tratamenduetan edo zenbait ebakuntza kirurgikoetan).

VRko zenbait kit izango ditugu hardwarearen eremuan, eta aho zabalik geldituko zara zuk zeuk esperimentatzen dituzunean. Nahi duen ororentzat izango da zabalik VR eremua. Zatoz, eta gozatu etorkizuneko entretenimenduaz. Sentsazio benetan bereziak biziko dituzu: zonbien apokalipsi batetik bizirik atera den bat, jedi bat musikaren erritmoan mugituz ezpata, edo kale-artista bat hiriko kaleetako hormak spray batez margotzen.

Esperientzia horiek guztiak eta askoz gehiago izango dituzu zain VR eremuan.

Gainera, errealitate birtualeko bi konpainiarik ezagunenen betaurrekoak izango dituzue VR eremuan: batetik, HTC Vive konpainiarenak, Valve Steam bide-jokoen plataformaren oinarrian dagoena, eta, bestetik, Oculus Rift-enak, Facebook sare sozialak erabiltzen duena.

Aurreko ekitaldietan bizitako esperientziez gain, berriak ere prestatu ditugu, inoiz baino hobeto pasatu dezazun.

VR EREMUKO JARDUERAK:

Beat Saber lehiaketa:

Musika-joko bat da, Hyperbolic Magnetism estudioak garatua. Jokalariak bereganantz hurbilduko diren kaxak moztu behar ditu sable batekin, musikaren erritmoari jarraituz. Kontuz, ez baita uste bezain erraza. Ebakiaren noranzkoa ere kontuan hartu behar da, eta gainditu beharreko oztopo batzuk ere badira. Zenbat eta kaxa gehiago moztu, puntuazio hobea lortuko du jokalariak.

 

Kingspray Graffiti VR - lehiaketa:

Kingspray Graffiti kaleko arteko pintura-simulatzaile bat da. Atera behingoz zure sena artistikoa, eta margotu kaleko hormetan, legez kanpoko ekintzen beldurrik gabe.

Kingsprayk oso mugimendu errealista eskaintzen du, benetan ikusgarria; gainera, hainbat gainazal ditu aukeran, eta areto osoan barrena mugitu zaitezke, batere mugarik gabe.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch