Erakutsi zer egiteko gai zaren software librea erabiliz! Guk utziko dizugun sistema eragile libreko eramangarri batekin, zenbait lan eta jarduera egin behar dituzu.
Proba batzuetan, azkarrenak irabaziko du; beste batzuetan, berriz, gure epaimahaiak erabakiko du nork merezi dituen puntuak.
Jarduera honen helburua da une dibertigarri eta lasai bat igarotzea antolakuntzak proposatutako lan eta erronkak egiten ari diren bitartean parte-hartzaileak. Hala, linuxen erabilgarri dauden software libreko tresnak eta softwarea ezagutzeko aukera izango dute.
Bi motatako probak izango dira:
- Gehieneko denbora: parte-hartzaileek gehieneko denbora-tarte bat izango dute proba egiteko; denbora-tarte hori igarotakoan, epaileek erabakiko dute nor diren hiru orenak.
- Erlojupekoa: proba azkarren egiten duen parte-hartzaileak irabazten du.
Jarduera honi buruzko arauak intranetean argitaratuko dira ekitaldiak iraun bitartean.