SmashCTF

Hack It / Solve It lehiaketarekin batera, SmashCTF berria izango dugu Segurtasuna eta Hackinga blokean. Eraso-defentsa motako CTF bat da lehiaketa hau. Talde bakoitzak ingurune birtual bat babestu beharko du gainerako talde parte-hartzaileen erasoetatik, eta, era berean, gainerako taldeei eraso beharko die, banderatxoak hartu eta puntuak lortzeko.

Lehiaketa honetan ez da saririk emango dirutan, “beta” bat baita.

Hauek izango dira lehiaketaren urratsak:

  • Iraupena: 8 ordu
    • 1 h: Briefinga Software Libreko eremuan talde guztiei eta warm-upa.
    • 7 h: Lehiaketa
    • Lehiaketaren ostean bilera bat egingo da Software Libreko eremuan parte-hartzaileen eta antolakuntzaren artean, iradokizunei, hobetzeko alderdiei eta lehiaketari buruzko iritziei hitz egiteko.
  • Briefinga: 15-20 minutuko bilera azkarra, zeinean azken berriak emango baititu antolakuntzak eta zalantzak argituko baitira.
  • Warm-upa: 40-45 minutuko tarte bat, zeinean taldeek aukera izango baitute beren ingurunera konektatu eta lehiaketarako prestatzeko. Tarte hori bukatzen denean, CTFa hasiko da, eta taldeak elkar erasotzen hasteko moduan izango dira.

Lehiaketa honen araudi osoa intranetean argitaratuko da lehiaketak irauten duen bitartean, bai eta https://ctf.party.eus helbidean ere (Euskal Encounter 26ren barruko saretik bakarrik kontsultatu ahal izango da).

twitter facebook flickr youtube instagram twitch