Erakutsi zure adimena! Hack It txapelketan, parte-hartzaileek hainbat gairi buruzko erronkak eta probak gainditu beharko dituzte: hackinga, atzeranzko ingeniaritza, kriptografia, logika, puzzleak...
Aurten, txapelketak bi gune izango ditu: Hack It, programazioari eta atzeranzko ingeniaritzari buruzko gaietarako, eta Solve It, logikari, puzzleei eta asmakizunei buruzko gaietarako.
Hacker onenek eta Solver onenek sariak izango dituzte, eta guztien arteko talde onenak lehen saria jasoko du.
Iazko ekitaldian bezala, hitzaldi/berriketaldi bat egingo dugu Hack It / Solve It How-To lehiaketaren aurretik, zeinean mailen berri emango baitugu eta erronketan parte hartzeko eta haiek konpontzeko moduei buruzko ideia batzuk azalduko baititugu. Bilera horren ostean, dagoeneko tradizionala den Hack It hasteko bilera izango da.
Aurreko edizioetan harrera ona izan zuenez, Euskal Encounter 26n ere berrikuntza bat izango da: Hack It/Solve It bukatu eta sariak banatu aurretik, Post-Hackit bilera bat izango da, zeinean gutxienez talde batek desblokeatutako mailen irtenbideak azalduko baititugu.
Hack It lehiaketarekin zerikusia duten jardueren ordutegiak intranetean argitaratuko dira, eta, halaber, Euskal Encounter 26ren programa ofizialean.
Lehiaketa honen araudi osoa intranetean argitaratuko da lehiaketak irauten duen bitartean, bai eta https://hackit.party.eus helbidean ere (Euskal Encounter 26ren barruko saretik bakarrik kontsultatu ahal izango da).