Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Eszena guztietan agertzen diren elementu, aktore edo antzezleku guztiak hiru dimentsiotan eraikitzea, modelatzea. Ordenagailuaren eta erabiltzen ditugun tresnen bidez (softwarea), aukera dugu forma horiek sortzeko, era guztietako gainazal-ezaugarriak emateko, antzezlekua argiztatzeko eta edozer gauza mugitzeko: argiak, kamerak, aktoreak...
Lehenbizi, errenderizatu egiten da 3Dko animazio-eredua; ondoren, bideo digital gisara ikus daiteke.
Gehienezko bereizmena 1080p izan behar dute lanek, eta VLC player-ekin erreproduzitzeko moduko euskarrian entregatu behar dira.
Iraupena, berriz, 30 segundotik gorakoa izan behar dute (kredituak aparte), gutxienik, eta 10 minutukoa, gehienez.
Lehenbiziko hiru minutuak bakarrik proiektatzeko eskubidea dute antolatzaileek, beharrak hala aginduz gero; horrelakoetan, bere lanaren aparteko artxibategi bat entrega dezake artista bakoitzak, dagokion iraupenaz editatua betiere.
Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.