Bikoizketa Lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández, Carlos Latre edo José Motaren arrastoa jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Aukeratu ezazu hemen prestatu dugun bideo-sortaren artean, audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezue, eta egon daitezkeen efektu bereziak edo musika erantsi beharko dituzue.

Bukatutakoan Intranetera igo beharko dituzue.

Lan bat baino gehiago aurkezten badituzue, izan dadila KARPETA KONPRIMITU BATEAN.

OHARRA: Azpititulu jartzea derrigorrezkoa da.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch