Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Onartutako formatuak: Ogg Vorbis edo MP3.
Mugak: 48KHz eta 320 Kb/s gehienez, eta 44100Hz eta 192 Kb/s gutxienez.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, egileek kantaren bi errendatze entregatu behar dituzte, azken bertsioaz aparte (lehiaketan parte hartuko duena), .WAV formatuan. Lehenak, kantaren erritmo-oinarria baino ez du izan behar. Bigarrenak, berriz, melodia eta ingurukoak (eta ahotsak, horrelakorik badago kantan) eduki behar ditu, erritmo-oinarririk gabe. Proiekzioak girotzeko, derrigorrezkoa EZ bada ere, egilearen gustoko bideo bat eranstea gomendatzen da. Horrela egiten ez bada, antolakuntzak berak aukeratutako bideo bat erantsi diezaioke.
Lehenbiziko hiru minutuak bakarrik proiektatzeko eskubidea dute antolatzaileek, beharrak hala aginduz gero; horrelakoetan, bere lanaren aparteko artxibategi bat entrega dezake artista bakoitzak, dagokion iraupenaz editatua betiere.
Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Kanta komertzialen bertsiorik ez da onartuko. Kantek egileek sortuak izan behar dute edo haien bertsioa egiteko jatorrizko egilearen baimena izan behar dute (adibidez, Creative Commons kanta baten bertsioren bat egiten bada). Azken kasu horretan, jatorrizko kantaren aipamen esplizitua egin behar da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.